XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); bestela, Burgostik ez zatekeen artile apur bat ere irtengo geure kontura ibiliko ginatekeenontzat.

Hori dela eta jarri ginen harremanetan Brujastik etorri ziren bost untzietako kapitanekin.

Hauek ere prest zeuden garraiari izatetik merkatari izatera pasatzeko.

Aste gutxiren buruan Burgosen kontrako burruka: pilpilean zegoen: euskal portuetan ez zen Burgosko artilea onartzen, beraiek baldin baziren negozioa zeramatenak.

Su gorri honen barruan hasi ginen artilea erosteko asmoz Burgosako bidaia prestatzen.

Mando eta gurdi asko joango ziren.

Horrela agertuko nintzen berriz ere Burgosen, ihesaldiaren ostean.

Jaio nintzen herrira heldu bezain azkar artile merkatari txikiei zuzen Artile Biltegi Nagusira hurreratu barik erosi genien merkantzia, baina ez zen nahiko izan, euskaldun asko baitzegoen Burgosen artilea erosteko asmotan.

Denok bat eginez, Biltegi Nagusira ailegatu ginen.

Guk artilea erosi nahi, haiek saldu nahi ez.

Han zeuden Burgosko merkataririk nagusienak.

Laster hitzak garrasi bilakatu ziren.

Nazioarteko merkataritzan sartu berriak ginen euskaldunok han geunden.

Jadanik batzuek ez zieten besteei entzuten, jadanik ez zen batailaren azantza besterik entzuten.

Aurrez aurre zeuden gaztelua hartua zutenak eta hartu nahi zutenak, bertan eroso bizi zirenak eta izerdiaz mantendu behar zutenak.

Nahitanahiezkoa suertatu zen azkenik.

Denetarik eman genion elkarri, ukabilkadak, makilkadak, irainik txarrenak - kaskailuori, , astazakil halakoori, desgraciado.

Guztiz abaildurik geundenean, minduta, agintariengana abiatu ginen denok, talde bateko zein bestekoak.